“Auditoretza soziala erakunde baten eraginkortasun soziala eta helburuekiko jarrera etikoa ebaluatzeko prozesu bat da. Honekin gainera bere helburu sozialak eta solidarioak hobetzea eta elkartearen jarduerarengan interesa daukaten pertsonengana zabaltzea lortzen da”. (New Economics Foundation) Webgune honetan Euskadiko Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareko (REAS Euskadi) Auditoretzaren metodologiaren inguruko informazioa aurkituko duzu.

Metodologia honen helburua Ekonomia Solidarioaren esparruaren karakterizaziorako tresna izatea da. Honekin batera, helburuen araberako eragin soziala eta erabilitako bitartekariak neurtzea eta gure erakundeen planifikazio, jarraipen eta ebaluazio ziklo normalizatuetan txertatzeko ikasketa-prozesu bat izatea du xede. Konpromisorako, nortasunerako eta komunikaziorako aurrerapausoaren lehen urratsa: barnetik, parte hartzen duten eragileen konpromisotik eta kanpotik antzerako helburuak dituzten erakundeekin eta gizartearekin orokorrean.

Erabiltzaileen sarrera

Kontaktua

REAS EUSKADI - Plaza Venezuela 1 - 2º Izq.-Izq. 48001 Bilbao - 944 160 566 - auditoriasocial@reaseuskadi.net
REAS NAVARRA, Carretera Artica, 32 Bajo, 31014, Pamplona - 685 51 70 30 - secretariareasnavarra@reasnet.com